XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Atsoak Lau Haizeen ama zela esan zion Mikeli.
Amak, lau haizeak: Iparraldekoa, Hegoaldekoa, Mendebaldekoa eta Ekialdekoa, ondo kontrolatzen zituen, eta, hauetariko bat gaizki portatzen zenean, amak lo zakuan sartarazten zuen eta egun horretan ez zuen Lurrean haizerik jotzen.
Mikel, bere kolkorako pentsatzen hasi zen:
Beraz, haizeak hemen bizi dira eta bere amak esnatzen dituen bakoitzean, Lurrera etortzen dira Ekaitzarekin batera...
Loak hartuko balu ama... denak lotan jarraituko lukete... eta ez lirateke Lurretik agertuko...
Mikelek, Haizeen ama beste katilu baten bila joan zenean aprobetxatu egin zuen eta, lokartzeko belar pote osoa bota zion kikaran.
Lau Haizeen ama, katilua hustu zuenerako, loak hartuta zegoen.
Binaka antzeztu Mikel eta Lau Haizeen amaren arteko elkarrizketa.
Gelan, irakasleak lagunduta eta aurrekoak egokituz asmatu egoera batzuk.
- Inolako baimenik gabe
- Inolako presarik gabe
- Inolako arriskurik gabe
- Inolako aitzakirik gabe